XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARIKETAK

AZTERTU ETA ERANTZUN

1.Idatzi koadernoan esaldi hauetatik zeintzuk esaten duten egia (E) eta zeintzuk gezurra (G).

Eman arrazoiak:

- Nire aitaren anai-arrebak nire ilobak dira.

- Aitona batek eta bere bilobak ondorengotza-harremanak dituzte.

- Lagun talde bat zenbait lagunek osatzen dute.

- Tranpa batzuk onar daitezke jolasean.

2. Azaldu zer esan nahi duen ondorengotza-harremanak.

Zeinen artean ematen dira ondorengotza-harremanak?

3. Erantzun galdera hauei:

- Nortzuk osatzen dute zure lagun taldea?

- Zenbat neska eta zenbat mutil daude zure taldean?

- Mutilei zertan gustatzen zaie jolastea? Eta neskei?

IKASI DUGUNA LANTZEN

4. Bideo batean ikus dezakezu saskibaloi, futbol edo eskubaloi partidu bat.

Ikusi zer jarrera duen arbitroak, eta ondoren denon artean komentatu.